Translate

viernes, 3 de octubre de 2014

GURASO, TUTORE ETA BEGIRALEEN ARTEKO BILERA

Guraso edota tutore agurgarriak,
AINARA aisitaldeko begiraleok, urriaren10ean 19:00etan, ludotekako lokalean (Bizkaia kalea, 36.zenbakia, Barakaldo) egingo den bilerara gonbidatzen zaituztegu.
Bilera horren helburua, begiraleon eta guraso edota tutoreen arteko ezagutza zein ideien elkartrukaketa izango da. Era horretan, aisitaldera hurbiltzen zaretenon gustuei hobeto moldatzen den programazio zein metodologia bat sortzeko eta garatzeko aukera zabalduko dugu.
Beraz, urteko programazioa egiteko dauzkazuen ideia guztiak entzunak izango dira bilera horretan, hala nola, egitea gustatuko litzaizkizukeen irteerak, ekintzak, tailerrak…
Azkenik, gure ordutegi berriaren inguruan mintzatuko gara.

Zuen parte hartzea espero dugularik, agur bero bat. 

No hay comentarios:

Seguidores