Translate

martes, 10 de diciembre de 2013

GURASO, TUTORE ETA BEGIRALEEN ARTEKO BILERA

Guraso edota tutore agurgarriak,
AINARA aisitaldeko begiraleok, abenduaren 13an 17:45etan, gazte lokalean (Bizkaia kalea, 41.zenbakia Barakaldo/Bizkaia) egingo den bilerara gonbidatzen zaituztegu.
Bilera horren helburua, begiraleon eta guraso edota tutoreen arteko ezagutza zein ideien elkartrukaketa izango da. Era horretan, aisitaldera hurbiltzen zaretenon gustuei hobeto moldatzen den programazio zein metodologia bat sortzeko eta garatzeko aukera zabalduko dugu.
Beraz, urteko programazioa egiteko dauzkazuen ideia guztiak entzunak izango dira bilera horretan, hala nola, egitea gustatuko litzaizkizukeen irteerak, ekintzak, tailerrak…

Zuen parte hartzea espero dugularik, agur bero bat. 

No hay comentarios:

Seguidores